MATRIKULAZIOAREN GEZURRA:
ERREKLAMATU!
Zure haurra euskarazko Haur Eskola batean matrikulatu nahiko bazenu, matrikulatzeko fitxa betetzeko orduan –Txantreako auzokideak salbu– halako bidegurutze batean ikusiko duzu zure burua:
- Euskaraz matrikulatzeari lehentasuna ematen badiozu, zure haurra auzotik kanpo matrikulatzen saiatu beharko duzu
- Gertutasunagatik, ordutegiengatik, dena delakoagatik, haurra zure auzoan eskolatu behar baduzu, auzoko Eskolan… baina erdaraz matrikulatzen saiatu beharko duzu.
Bigarren kasuan ere, administrazioak ez du jakinen zein zen zure nahia, matrikulatzeko fitxan ez dizutelako galdetzen ea zein hizkuntzan matrikulatu nahi duzu zure haurra. Eta horrela, Udalak ezikusiarena egiten du urtez urte, euskararen eskaera zein den ez dakiela esanez.
Horregatik, hain zuzen ere, matrikula egiten duzuen guztiei honako eskaera egiten dizuegu: matrikula egitearekin batera (zuen aukera edozein izanik ere), egin erreklamazio bat, Udalari jakinarazteko zein zen zure nahia: haurra zure auzoan euskarazko Haur Eskola batean matrikulatzea.
Erraz-erraza da erreklamazio hau egitea. Eskuragarri eta beterik duzu idazki eredua; soilik zure datu pertsonalak idatzi behar dituzu, behin inprimatua. Hau edozein udal erregistrotan entrega dezakezu edo matrikula gauzatzeko unean, erantsitako dokumentazio moduan.
Eta gehiegi eskatzea ez bada, guri jakinarazi, zenbat aurkeztu diren jakiteko.
Mila esker!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario