Iruñeko euskalgintza (Garikoitz
Torregrosa):
Arratsalde on eta eskerrik asko
egin dizuegun deialdira etortzeagatik. Gaur San Frantzisko eskolako atarira
deitu zaiuztegu, esku artean dugun dinamikari hemen eta orain ekingo baitiogu. Elkarrekin
lanean ari gara Alde Zaharreko bizilagunak, Iruñeko Euskalgintza, ELA, LAB,
STEILAS eta Sasoia.
Iruñean urteak daramatzagu haur
eskolak euskaraz nahi eta behar ditugula aldarrikatzen. Urtetako lanari esker
eta jende andanaren bultzadari esker, ikasturte honetan Iruñeko Udalak 2
eskolatara zabaldu du euskarazko eskaintza, Donibanera eta Arrosadiara.
Iruindarrei euren txikiak elebidunak izateko aukera eskaini eta hizkuntza
bazterkeriari amaiera ematen hasteko urrats txalogarria eman zuen Udalak. Baina
lehen urrats gisa ulertzen dugu, hizkuntza-eskubideen urraketak badirauelako
eta Nafarrokoa den hizkuntza propioa jakitea ukatzea, herritarrei etorkizunean
lan eta harreman aukerak ukatzea delako. Alegia, injustiziak badirau.
Instituzioek ezin dute gizarte desberdintasun hori elikatu. Norbaitek ulertuko
luke instituzioek herritar batzuei euren haurrek matematika jakiteko aukera
ematea eta besteei hori ukatzea? Bada, hori gertatzen da euskara jakiteko
aukera herritarrei ukatzen zaienean. Gizarte desberdintasunean sakontzen da.
Lan handia dugu aurretik, beraz, auzo guztietan euskaraz ikasteko aukera
lortzeko, eleanitza izateko aukera lortzeko eta ondorioz, etorkizunean aukera
berdintasuna izatera iristeko.
Bide horretan urratsak ematen
jarraitzea ezinbestekoa da. Eta gaur Alde Zaharrean gaude, Alde Zaharreko
auzotarrek hemen haur eskola euskaraz nahi dutelako. Bide horretan euskararen
herri mugimenduaren , sindikatuen eta bestelako eragileen laguntza izanen dute.
Besterik gabe, Alde Zaharreko auzotarrek hemengo egoeraren berri emanen
dizuete.
Alde Zaharra (Joseba Beramendi):
Auzoan aspaldiko aldarrikapena
izan da haur eskola euskaldunarena. Dakizuen bezala, hemengo haur eskola
Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa da, Iruñean dauden beste 4 haur eskolekin
batera. Eta azpimarratu nahiko genuke, Gobernuak dituen 5 haur eskola horietako
bakar batean ere ez duela euskarazko eskaintzarik egiten. Benetan larria eta
salagarria iruditzen zaigu honakoa, Gobernu aldaketa egon denetik ez baita alor
honetan aldaketarik eman. Alegia, UPNk eskaintzen zuen berdinarekin jarraitzen
du Nafarroako Gobernu berriak.
2011an hasi ginen mobilizazioekin
eta "Alde Zaharrean haur eskola euskaraz" plataforma sortu genuen.
Gogoan izanen dituzue eman genuen hainbat urrats: gurasoen eskaera bilketa,
sinadura bilketa, silleta kalejira, agerraldiak parlamentuan, harremanak
alderdiekin... Eta UPNren erantzuna itxikeria eta beste alde batera begiratzea
izan zen. Alde Zaharrean haur eskola euskaraz nahi eta behar dugula bistakoa
da. San Frantzisko eskolako D ereduko matrikulazio datuek ozen hitz egiten
dute. Zeren zain dago Nafarroako Gobernua aldaketa emateko? Martxoan
Parlamentuko Hezkuntza Batzordean gai hau landu genuen eta interpelazio zuzena
egin genien alderdiei gure auzoan haur eskola euskaraz izan dadin.
Arartekoarekin ere izan ginen ekainean eta beste zenbait urrats ere eman dugu,
baina gaur gaurkoz ez dugu aldaketarik ikusten. Ez gaude prest injustizia
honekin jarraitzeko eta mobilizazioei ekingo diogu gaurtik hasita.
Sasoia (Blanca Unzu):
Honakoa da egunotan aurrera
eramango duguna:
- Sinadura bilketa
Azaroak 21 eta 24an, 17:00etan San Frantzisko eskolan
Azaroak 29, San Saturnino egunean 11:30etik 13:30era Mercaderesen
Egoitza hauetan modu iraunkorrean ematen ahalko da sinadura: Campion
euskaltegia (Comedias kalea), Iruñezar
euskaltegia (Errekoletak) eta Karrikiri euskal denda (Xabier karrika)
euskaltegia (Errekoletak) eta Karrikiri euskal denda (Xabier karrika)
- Erakundeen atxikimendu bilketa:
Eragileekin harremanetan ari gara atxikimenduak biltzeko. Internet
bidez ere egin daiteke,
emanbidea.blogspot.com.es helbidean
- Merkatari eta ostalarien atxikimendu
bilketa eta euskarrien banaketa:
Azaroaren 17tik 24ra boluntarioek bisitak eginen dituzte atxikimendua
eskatuz eta beraien lokaletan aldarrikapenaren irudia den euskarria banatuz.
- ABENDUAK 13, JENDEKATEA
Abenduak 13, asteartea 17:00etan Ntra Sra de Los Ángeles haur
eskolatik
(Descalzos kalea) Parlamentura jende katea eginen dugu kanpainan zehar jasotako sinadurak eta atxikimenduak Parlamentura eramateko.
Elektrotatxungak irekiko digu bidea.
(Descalzos kalea) Parlamentura jende katea eginen dugu kanpainan zehar jasotako sinadurak eta atxikimenduak Parlamentura eramateko.
Elektrotatxungak irekiko digu bidea.
Herritarrak ekimenean parte hartzera eta
aldaketan eragile izatera animatzen ditugu. Animo, erronka ederra dugu eta esku
artean!!