2016/11/14

AURTEN BAI, HAUR ESKOLA EUSKARAZ


Kaixo lagun!
Alde Zaharrean haur eskola euskaraz nahi dugu. Eskaera ez zaizu berria 
eginen, urteak ditugu eta hori bera eskatzen. Iaz Donibanera eta Arrosadiara 
hedatu zuen euskarazko eskaintza Iruñeko Udalak. Urrats txalogarria, urtetan
jasan dugun injustiziari konponbidea ematen hasteko neurria izan delako. 
Halere, bidea dugu oraindik egiteko, eta gure auzoan, Alde Zaharrean ere
haur eskola euskaraz nahi dugu! Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa da 
gure auzokoa, Iruñeko beste 4 haur eskolekin batera. Eta Gobernuak 5 
horietatik BAKAR BATEAN ERE EZ du euskarazko eskaintzarik egiten.
Horrexegatik bultza egiteko garaia da, lagun. Zenbait ekimen prestatu 
ditugu Alde Zaharreko bizilagunok Iruñeko Euskalgintzarekin, ELA, LAB 
eta ESTEILAS sindikatuekin eta Sasoiarekin batera. Izan zaitez zu ere 
aldaketaren bultzatzaile!!

- Sinadura bilketa, sina ezazu!
     Azaroak 21 eta 24an, 17:00etan San Frantzisko eskolan
     Azaroak 29 11:30etik 13:30era Mercaderesen
     Egoitza hauetan: Campion euskaltegia (Comedias kalea), Iruñezar 
euskaltegia (Errekoletak) eta Karrikiri euskal denda (Xabier karrika)
    
- Erakundeen atxikimendu bilketa:
     Internet bidez: emanbidea.blogspot.com
- Merkatari eta ostalarien atxikimendu bilketa eta euskarrien banaketa:
     Azaroaren 17tik 24ra boluntarioek bisitak eginen dituzte

- ABENDUAK 13, JENDEKATEA
     Abenduak 13, asteartea 17:00etan Ntra Sra de Los Ángeles haur eskolatik 
(Descalzos kalea) Parlamentura jende katea eginen dugu sinadurak eramateko. 
Elektrotatxungak irekiko digu bidea.

Zurekin batera Alde Zaharrean haur eskola euskaraz lortuko dugu. 
Sinatu eta zatoz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...