2017/02/02


ALDE ZAHARREAN EUSKARAZKO HAUR ESKOLAREN ESKAERAREN INGURUKO DATUAK
Prentsan ezagutu dugu Nafarroako Gobernuak Iruñean kudeatzen dituen eskoletako erabiltzaileen artean egin den ikerketa.
Lehenik eta behin, ikerketaren unibertsoaren inguruko ohar garrantzitsu bat egin beharra dago. Ikerketa hau ez da egin 0-3 ute bitarteko haurrak dituzten Alde Zaharreko guraso GUZTIEN artean, ezta Haur Eskola publiko batean haurrak matrikulaturik dituzten Alde Zaharreko guraso GUZTIEN artean ere.
Ikerketa soilik Nafarroako Gobernuaren Iruñeko Haur Eskoletan (5) haurrak matrikulaturik dituzten gurasoen artean egin da. Hau oso garrantzitsua da, hain zuzen ere, Alde Zaharreko guraso zenbaitzuk, haurrak euskarazko Haur Eskola batera eramateko esfortzua egin ahal izan dutenek, haurrak Alde Zaharretik kanpo dauden Udalaren eskumeneko beste Haur Eskoletan matrikulatuak dituztelako. Eta euskarazko Haur Eskola batera haurra eraman nahi duten hainbat gurasok ere, publikoak ez diren beste Haur Eskoletara eramaten dituztelako. Hau da, egun euskarazko eskola batean haurrak dituzten guraso horien iritzia ez da jaso.
Ondorioz, egun euskarazko Haur Eskola batean –publikoak zein pribatuak– haurrak dituzten gurasoen iritzia jasoz gero, zalantzarik gabe, emaitzak are positiboagoak izanen lirateke euskarazko eskaeraren ikuspuntutik.
Hala ere, eta ikerketa horren inguruan, gure irakurketa egin behar dugu, Alde Zaharrean euskarazko Haur Eskola bat zabaltzeko gure eskaera oinarri harturik.
Hain zuzen ere, hor agertzen diren bi datu hauek azpimarratu nahi ditugu:
-        Nafarroako Gobernuko erdarazko Haur Eskoletan  egun haurrak matrikulatuak dituzten gurasoen % 53k, Alde Zaharreko eskola euskaraz izatea nahi du.
-        Alde Zaharrean dagoen erdarazko Haur Eskolan bertan dauden gurasoen %40k, euskaraz izatea nahiko luke.
Datu hauek adierazgarriak izanik ere, esan bezala, emaitza hauetan ez dira islatzen euskarazko Haur Eskola batean egun haurrak matrikulatuak dituzten Alde Zaharreko gurasoen iritziak.
___________________________________________________________
DATOS SOBRE LA DEMANDA DE UNA ESCUELA INFANTIL EN EUSKARA EN EL CASCO VIEJO
Hemos conocido por la prensa la investigación realizada entre las personas usuarias de las Escuelas Infantiles que el Gobierno de Navarra tiene en Pamplona.
Como punto de partida, hay que hacer una anotación muy importante desde el punto de vista del universo de esta investigación.  Y es que este estudio  no se ha hecho entre TODAS las familias del Casco Viejo que tienen niños/as de 0-3 años, ni siquiera entre todas las que tienen a sus hijos/as matriculados en una Escuela Infantil pública.
Esta investigación sólo se ha hecho a las familias que tienen a sus hijos/as matriculados en alguna de las  Escuelas Infantiles que el Gobierno de Navarra tiene en Pamplona (5). Esto es muy importante porque, en concreto, las familias del Casco Viejo que han hecho el esfuerzo de llevar a sus hijos/as a Escuelas Infantiles en euskara, tienen a sus hijos/as matriculados en Escuelas Infantiles del Ayuntamiento que están fuera del Casco Viejo. Igual que las familia que también querían a sus hijos/as a una Escuela Infantil en euskara, que han optado por llevarles a otras Escuelas Infantiles no públicas. Esto es, aquí no se recoge la opinión de las familias que en la actualidad tienen a sus hijos/as matriculados en alguna Escuela Infantil en euskara.
Consecuencia de lo anterior, de tener en cuenta la opinión de las familias que ya tienen sus hijos/as en una Escuela Infantil –pública o privada– en euskara, evidentemente los datos sobre la demanda social en euskara, serían aún más positivos que los recogidos en este estudio.
De cualquier forma, habría que realizar nuestra lectura de esta investigación, partiendo de nuestra demanda de la necesidad de abrir una Escuela Infantil en euskara en el Casco Viejo.
En concreto, estos serían los dos datos más destacables:
-        Entre las familias del Casco Viejo que en la actualidad tienen a sus hijos/as matriculados en una escuela en castellano del Gobierno de Navarra, el 53% quisiera que la escuela del Casco Viejo habría sido en euskara.
-        De las familias que están en la Escuela Infantil en castellano situada en el Casco Viejo el 40% quisieran que esta fuese en euskara.
Siendo estos datos de por sí significativos, como se ha dicho, en estos resultados no se refleja la opinión de las familias del Casco Viejo que en la actualidad tienen a sus hijos/as matriculados en  Escuelas Infantil es en euskara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...