2011/02/25

Prentsa oharra

ALDE ZAHARRAK HAUR ESKOLA EUSKALDUNA BEHAR DU!

Martxoaren 1ean Haur Eskoletan haurrak matrikulatzeko epea irekitzen da. Iruñeko Alde Zaharrean, berriz ere, ez dugu euskarazko eskaintzarik izanen.

Gure auzoan Haur Eskola bakarra dago, txikia, auzoaren beharrak nekez asetzen dituena. Haur Eskola hau, bestetik, erdarazkoa da.

Alde Zaharrean, guraso gehienek euskarazko irakaskuntzaren alde egiten dute. Izan ere, Alde Zaharreko San Frantzisko eskola publikoan D eredua nagusia da. Hori horrela, auzoko Haur Eskolan egun dagoen eskaintza bakarra erdarazkoa izatea logika guztiaren kontra doa.

Horregatik guraso talde batek dinamika bat abiatu du, Udaletxeak Alde Zaharrean Haur Eskola euskaldun bat ireki dezan. Horixe da gure helmuga.

Lehenengo bilera irekian 10 haurren gurasoak bildu gara eta dinamika honen lehenengo urratsak emateko oinarriak jarri ditugu. Matrikulazio epea bukatu baino lehenago honako helburua planteatu dugu: 0-3 urteko haurrak izanik, hauek euskaraz eskolatu nahi dituzten gurasoen atxikimendua bildu nahi dugu. Idazki baten bidez egiazko kasuak jasotzeari ekin diogu, ondoren administrazioa erakusteko zein den auzo honetan dagoen eskaera.

Ahalik eta eskabide gehien jasotzeko, ekimen hau hedabideetan ere zabaldu nahi dugu, Haur Eskolan (0-3 urte) haurrak eskolatzeko garaian dituzten  gurasoei hori gure deialdia helarazteko. Hain zuzen ere, guraso hauei geuk prestatutako eskabidea betetzea eskatu nahi diegu. Auzoeneako egoitzan idazkiak eskura dituzte eta hor bertan uzten ahal dituzue. Bestela ere, gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, hona gure e-posta: azheeuskaraz (a) gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...