Bi haur eskola publikok eskaintzen dute D eredua; euskaraz matrikulatzeko eskaria, ordea, %77koa da
Erkuden Ruiz Iruñea - 2011-04-20 - Berria
Iruñean 0 eta 3 urteko 4.509 haur daude. Haur eskola publikoetako lekuak 1.441 dira, eta euskaraz ikasteko aukera 123 haurrek izango dute datorren urtean, Txantrea auzoan dauden bi haur eskoletan, hain justu. Euskarazko ereduan matrikulatzeko eskaria, ordea, gaztelaniazko ereduan matrikulatzekoa baino handiagoa da; %77,4koa.
Egunsenti eta Izartegi haur eskolak Iruñean D eredua eskaintzen duten eskola publiko bakarrak dira. Biak auzo berean daude, Txantrean. Nestor Salaberria Sortzen Ikasbatuaz elkarteko kideak adierazi duenez, ordea, auzo eta herri guztietan euskarazko haur eskola publikoak behar dira. «Eskaera badago, baina ez balego ere, umeek 0 urtetik goi mailara arte euskaraz ikasteko eskubidea izan behar dute».
Iruñeko haur eskola publikoek euskaraz eskaintzen duten eskaintzaren urriak arazo handiak eragiten dituela dio. «Alde Zaharrean, esaterako, 72 umek egin dute euskarazko haur eskolara joateko eskaria», esan du Salaberriak. Hortaz, euren seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten gurasoetako batzuek gaztelaniazko haur eskoletara eraman beharko dituzte haurrak, edo haur eskola pribatuetara. «Guraso batzuek Txantreako eskoletara eramateko ahalegina egiten dute. Ez bakarrik euskara eskaintzen dutelako, proiektu pedagogiko oso ona eskaintzen dutelako ere bai», nabarmendu du Salaberriak. Haurtzaindegia baino zerbait gehiago direla azaldu du: «Lan hezitzaile eta integratzaile polita egiten dute».
Haur eskola gehiago
Azken urteetan haur eskoletako lekuak gehitu diren arren euskarazko lekuek bere horretan jarraitzen dutela salatu du Salaberriak. «Hamar haur eskola berri eraiki dituzte, eta bat ere ez euskarazko eredua eskaintzen duena». Haur Eskolak Euskaraz plataformak auzo guztietan D eredua eskaintzen duten haur eskolak egotea eskatu zuen Iruñeko Udalean. Ez zuten onartu, baina ezinbestekotzat dute eskaria.

No hay comentarios:
Publicar un comentario