Mostrando entradas con la etiqueta Elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elkarrizketa. Mostrar todas las entradas

2011/03/09

Alde Zaharreko Haur Eskola euskaldun baten alde

Martxoak 9an Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa duzue hemen.

Alde Zaharreko guraso batzuk halako matrikulazio kanpaina paraleloa egiten ari dira. 2011/2012 ikasturtean auzoko Haur Eskola euskaldun batean matrikulatuak izanen liratekeen haurren datuak jasotzea da ekimen honen helburua. Dagoeneko 50 haurren baino gehiagoren datuak bildu dituzte eta heldu den ostiralean José Iribas, Iruñeko Udaleko zinegotziarekin bilduko dira.

2011/03/02

«Alde Zaharrean guraso gehienok seme-alabak euskaraz eskolatu nahi ditugu»


Iruñerrian Auzolan aldizkarian egindako elkarrizketa.

Oihan, Jone, Eder Lautaro eta Ekairen gurasoak Alde Zaharreko bizilagunak dira. Batzuk euskaldunak, beste batzuk ikasten hasiak edo ikasteko asmoarekin. Alabaina, guztiok beraien seme-alabak euskarazko irakaskuntza publikoan aritzea nahi dutela argi dute. Auzoan dagoen Haur Eskola (0-3 urte) bakarra gaztelaniaz da.  Horregatik, Alde Zaharrean euskarazko eskola bat eskatzeko dinamika abiatu dute.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...