Mostrando entradas con la etiqueta Mobilizazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mobilizazioa. Mostrar todas las entradas

2012/01/11

Silleten Kalejira / Kalejira de Silletas

Bai, Urtarrilaren 18an Kalejira alaitsu bat eginen dugu, Nafarroako Parlamentutik Udal plazaraino, bi instituzio hauei gaia konpon dezaten modu koloretsu batean eskatzeko. 
Eraman zure silleta, zure puxikak eta inguruko lagunak ere gonbidatu. 
Hortaz, datorren asteazkenean, 18an, arratsaldeko 18:00etan Parlamentu aitzinean elkartuko gara!!! 
El 18 de Enero vamos a hacer una Kalejira colorida y alegre, desde el Parlamento de Navarra hasta la Plaza del Ayuntamiento, para pedirlesa estas dos instituciones que den una solución a nuestra demanda.
LLeva tu silleta, tus globos e invita también a tus amigas y amigos de alrededor.
Así pues, nos vemos el próximo miércoles 18, a las 6 de la tarde frente al Parlamento!

2011/04/05

Silleta-Kontzentrazioa: bideoak

Alde Zaharrean Haur Eskola euskaraz plataformak eta Adokin100ek hartutako irudiak eta ETBn ateratako kronika:



EITB "Navarra Directo"

2011/03/31

Iruñeko Alde Zaharrean euskarazko haur eskolarik ez dutela salatu dute gurasoek

M.D. | IRUÑEA - Gara - 2011ko Martxoaren 31

Iruñeko Alde Zaharrean haur eskoletan euskarazko plazarik ez dagoela salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Udaletxearen aurrean, guraso talde batek deituta, haurren kotxetxo eta guzti.

Mobilizazioaren antolatzaile Mario Zapatak GARAri azaldu zionez, 72 ikasle gelditu dira plazarik gabe Alde Zaharreko eskolan. «Gehiago izan litezke. Guk matrikulazio kanpaina paralelo bat egin dugu, euskaraz matrikulatu nahi duten gurasoen fitxak bilduz. Ziurrenik, ez gara iritsi auzoko guraso guztiengana, baina 72 fitxa aurkeztu dizkiogu Udalari», esan zuen.

Datuokin agerian geratu da auzoko guraso gehienek euskarazko haur eskola eskatzen dutela, baina gaztelaniaz baino ez dago eskaintzarik, eta hori bera urria da behar orokorrak ere asetzeko. Horiek horrela, gurasoek ez dute aukera handirik. «Drama txiki pertsonalak bizi ditugu», azaldu zuen Zapatak.

Euskararen aldeko hautuari muzin egin eta gaztelaniazko ereduetan matrikulatzea, haurrak Txantreara eraman behar izatea, horrek dakarren kostuarekin edo haurrak kale gorrian geratzea plazarik ez dagoelako, aukera horiek baino ez dituzte.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...