Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformaren lehen helburua hau izan da: matrikulazio kanpaina paralelo bat abiatzea, auzoan kokatutako euskarazko Haur Eskola batean haurrak eskolatu nahi dituzten Alde Zaharreko gurasoen eskaerak jasotzeko.
Matrikulazio kanpaina hau egiteko baliabide gutxi izan dituzte, kartel gutxi batzuk eta ahoz ahokoa. Alabaina, hilabete eskas batean guraso talde honek, auzoko euskarazko Haur Eskola batean matrikulatuak izateko, Alde Zaharreko 70 haurrentzako eskaerak jaso dituzte. Datu hauek, kasu guztietan, auzoko 0-3 urte bitarteko haurren kasu errealak dira.
Gaur, guraso talde honek, Iruñeko Udalaren Hezkuntza Arloan eskaera hauek aurkeztu eta ofizialki erregistratu ditu. Horrekin administrazio aurrean hau jasota utzi nahi du: egungo eskaintzak ez dituela asetzen auzoko betebehar errealak, ez plaza kopuruari dagokionez ezta, bereziki, hizkuntza ereduari dagokionez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario