Alde Zaharreko guraso batzuk halako matrikulazio kanpaina paraleloa egiten ari gara. Helburua zein da? 2011/2012 ikasturtean auzoko Haur Eskola euskaldun batean matrikulatuak izanen liratekeen haurren datuak jasotzea; hain zuzen ere, AUZOAN eta EUSKARAZ matrikulatuak nahi izanen zirenen datuak.
Gure kanpaina betiere mugatua da, geuk ezin baikara auzoko guraso guztiengana iritsi. Hala ere, gure ustez auzoko gehiengoaren aldetik dagoen eskaera soziala ahalik eta datu errealenekin lagundu nahi dugu, ondoren administrazioari hau jakinarazi eta konponbide bat eman dezatela eskatzeko.

- Alde Zaharreko auzokidea bazara
- zure haurra datorren ikasturterako Haur Eskolan matrikulatzeko garaian badago (0-3 urte)
- auzoan eta euskaraz eskolatu nahi baduzu,
idazki hau inprimatu eta bete, eta Auzoenean (Aldapa karrikan) utzi.
Mila esker!
Mila esker!
No hay comentarios:
Publicar un comentario