Iruñerrian Auzolan aldizkarian egindako elkarrizketa.
Oihan, Jone, Eder Lautaro eta Ekairen gurasoak Alde Zaharreko bizilagunak dira. Batzuk euskaldunak, beste batzuk ikasten hasiak edo ikasteko asmoarekin. Alabaina, guztiok beraien seme-alabak euskarazko irakaskuntza publikoan aritzea nahi dutela argi dute. Auzoan dagoen Haur Eskola (0-3 urte) bakarra gaztelaniaz da. Horregatik, Alde Zaharrean euskarazko eskola bat eskatzeko dinamika abiatu dute.
Nola sortu da talde hau?
Amaia: Modu naturalean partekatutako kezka baten inguruan biltzen hasi gara: gure haurrendako euskarazko Haur Eskolarik ez baitago auzoan.
Zein da egoera auzoan?
Mario: Dotazioen ikuspuntutik egoera larria da. Auzoan uneotan 0-3 urte bitarteko 270 haur inguru badaude, hemen dagoen Haur Eskola bakarrak soilik 58 plaza eskaintzen ditu, hau da, administrazioak beharraren %20 bakarrik asetzen du.
Amaia: Horrek, gainera, haurren deserrotzea ekartzen du, haur gehienak auzotik kanpo eskolatuak baitira. Ondorioz, 3 urteekin San Frantziskon sartzen direnean aurreko taldearekin hautsi behar dute.
Aiala: Bestetik auzoan dagoen Haur Eskola gaztelaniaz da eta guk gure seme-alabak euskarazeskolatu nahi ditugu.
Zein da auzoan dagoen euskarazko eskaintza eta eskaera?
Eneko: Erantzuna datu bakar batekin adierazten da: San Frantzisko eskolan 3-6 urtetako haurrek %70 euskaraz ikasten dute. Hori horrela, ulertezina da 0-3 zikloan auzoan euskarazko eskaintzarik ez egotea.
Joseba: Datuek hauxe erraten dute: Alde Zaharrean guraso gehienok seme-alabak euskaraz eskolatu nahi ditugu eta administrazioak gure nahia etaeskubidea errespetatu beharko luke.
Lorena: Atzerrian jaio garenpertsonek ere euskaraz matrikulatu nahi ditugu geure seme-alabak, hemengo hizkuntzak ikasditzaten. Hori guztia, gainera, elkarrekiko errekonozimenduaren baitan, guk geuk ere geure identitateaeta jatorrizko kultura onartu daitezen nahi baitugu.
Beste auzo batzuetan ere horrelako aldarrikapena egin da. Zein izan da administrazioaren jarrera?
Zaloa: Bai, Donibanen sortu zen, orain Buztintxurin… Iruñea mailako plataforma bat badago eta 7.000 sinadura bildu ziren. Orain arte, baina, Udala entzungor agertu da. Badirudi Udalak beste eredu batzuk bultzatzea nahiago duela, gizartearen eskaerak eta ezaugarriak kontutan izan gabe.
Zer eginen duzue?
David: Lehenik eta behin, 0-3 urteko haurrak izanik, Hajek euskaraz eskolatu nahi dituzten gurasoen atxikimendua bildu nahi dugu. Idazki baten bidez egiazko kasuak jaso nahi ditugu, ondoren administrazioak interpelatzeko.
Eneko: Horrez gain, gure eskaera ezagutarazteko eta atxikimendua jasotzeko ekimenak antolatzeari ekinen diogu.
Por una Escuela Infantil en euskara
Las madres y padres de Oihan, Jone, Eder Lautaro y Ekai son vecinos y vecinas de nuestro barrio. Algunos vecinos de toda la vida, otros nuevos vecinos, alguno incluso venido de otro continente.Todas estas personas tienen un objetivo en común: escolarizar a sus hijos e hijas en una Escuela Pública en euskara. Su intención es que en el futuro estudien en las escuelas de San Francisco, pero hasta los 3 años tienen que ir a la Escuela Infantil y la única que hay en el barrio es en castellano. Según explican, va en contra de toda lógica y, sobre todo, en contra del interés de la mayoría de las madres y padres de este barrio, que optan por escolarizar a sus peques en euskara. Si en la escuela de San Francisco, explicanentre 3-6 años el 70% del alumnado está matriculado en el modelo de euskara, ¿cómo es posible que en el ciclo 0-3 no haya en el barrio oferta pública en euskara? Es por eso que han comenzado a organizarse para demandar al Ayuntamiento que habilite en el barrio una Escuela Infantil en euskara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario