2014/03/11

Parlamentuak ere arrazoia eman digu !

Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Haur Eskola, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Politiken sailaren eskumenekoa izanik, berriki gure Plataformak eskaera bat aurkeztu die Nafarroako Parlamentuko oposizioko talde politikoei.
Eskaera honetan Parlamentuak Nafarroako Gobernuari honako hau exijitzea eskatu diegu.
Batetik, Gobernuaren Haur Eskoletan aztertzea zein den gurasoen eskaera hizkuntzaren ikuspuntutik, bereziki Iruñeko Alde Zaharreko Eskolan.
Bestetik, Iruñeko Alde Zaharreko eskolan, gurasoen hizkuntza-eskaera horren arabera eskolaren funtzionamendua egokitzea.
Gure eskaera oposizioko talde politikoek bere gain hartu dute eta, adierazitako zentzuan, eta Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onartu du, Aralar, Bildu, Izquierda-Ezkerra, Patxi Leuza (GeroaBai) eta PSNko parlamentarien aldeko bozekin. Aitzitik, aurkako boza eman dute UPN eta PPko parlamentariek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...